Páginas

2011/12/13

Lankidetza ikaskuntzaren ondorioak

Gizartea aurrera doan adinean, sarea ere aurrera doa. Hori dela eta, informazio bilakaera bat eman da azken urteotan. Informazio hau kudeatzeko aukera berriak sortzen doaz web 2.0ri esker. Izan ere, gaur topatu dezakegun informazioa bihar eraldatu eta guztientzako eskuragarri utzi dezakegu. Teknologiak ere aurrerapen ikaragarria izan du azken urteotan, sarea osoagoa eta erosoagoa izateko aplikazio ugari sortu dira honi esker eta edonorentzat (natibo zein immigrante) erraza da sarean nabigatzea. 

Erosotasun eta informazio multzo honek baina, baditu bere ondorio negatiboak. Informazioa egokia hautatzen, eraldatzen eta kudeatzen jakin behar da. Gainera, pribatutasun arazoa ere hor dago. Sareak arau batzuk ditu eta arau horiek errespetatzen eta irakasten ez badira ez diogu behar den erabilera emango. Hau guztia gutxi balitz, sareak globalizazioaren eragina areagotu du, esaterako, hizkuntzen kasuari dagokionez, gero eta orrialde gutxiago daude hizkuntza minorizatuetan. 

Bestalde, tresna guzti hauek badituzte beren ondorio positiboak ere. IKTek klasea emateko metodologiak eta baliabideak aldatzen dituzte, klaseak guztiz atseginak eta erakargarriak eginez. Ikasgelan eginikoa partekatzea errazagoa da gaurko egunean eta gainontzeko zentroekin harremanak izatea ere eskuragarri dugu. Horrela, ikastetxe desberdinen arteko hartu- eman desberdinen bitartez, hezkuntza osoago bat eraiki dezakegu, guztia sarearen bitartez. 

Guzti hau egin ahal izateko aplikazio edo plataforma desberdinak daude, adibidez: argazkiak, dokumentuak, bideoak partekatzeko, podcast-ak multimedia fitxategiak jaisteko…