Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta 3.Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3.Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas

2011/12/13

Lankidetza ikaskuntzaren ondorioak

Gizartea aurrera doan adinean, sarea ere aurrera doa. Hori dela eta, informazio bilakaera bat eman da azken urteotan. Informazio hau kudeatzeko aukera berriak sortzen doaz web 2.0ri esker. Izan ere, gaur topatu dezakegun informazioa bihar eraldatu eta guztientzako eskuragarri utzi dezakegu. Teknologiak ere aurrerapen ikaragarria izan du azken urteotan, sarea osoagoa eta erosoagoa izateko aplikazio ugari sortu dira honi esker eta edonorentzat (natibo zein immigrante) erraza da sarean nabigatzea. 

Erosotasun eta informazio multzo honek baina, baditu bere ondorio negatiboak. Informazioa egokia hautatzen, eraldatzen eta kudeatzen jakin behar da. Gainera, pribatutasun arazoa ere hor dago. Sareak arau batzuk ditu eta arau horiek errespetatzen eta irakasten ez badira ez diogu behar den erabilera emango. Hau guztia gutxi balitz, sareak globalizazioaren eragina areagotu du, esaterako, hizkuntzen kasuari dagokionez, gero eta orrialde gutxiago daude hizkuntza minorizatuetan. 

Bestalde, tresna guzti hauek badituzte beren ondorio positiboak ere. IKTek klasea emateko metodologiak eta baliabideak aldatzen dituzte, klaseak guztiz atseginak eta erakargarriak eginez. Ikasgelan eginikoa partekatzea errazagoa da gaurko egunean eta gainontzeko zentroekin harremanak izatea ere eskuragarri dugu. Horrela, ikastetxe desberdinen arteko hartu- eman desberdinen bitartez, hezkuntza osoago bat eraiki dezakegu, guztia sarearen bitartez. 

Guzti hau egin ahal izateko aplikazio edo plataforma desberdinak daude, adibidez: argazkiak, dokumentuak, bideoak partekatzeko, podcast-ak multimedia fitxategiak jaisteko…

2011/10/11

Energia Iturriak

http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2009/fuentes_energia/index.html

Energia iturriei buruzko aplikazioa aukeratu dugu, bertan, bi modutan aurkezten da aplikazioa, flash edo html moduan, honekin batera edukiak era bisual eta interaktiboan aurkezten ditu. Aplikazio hau, hirugarren zikloko ingurune arlora bideratuta dago, bereziki energia iturrien gaia lantzen ari diren momenturako. Ikasleak, azalpen asko ditu eskuragarri, testu, irudi eta ahots bidezkoak, aldi berean, ariketen ebazpena, banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Aplikazio hau erabiltzeak, hainbat ekarpen ekar ditzake. Ikasgelan landutako edukiak, ikusmenaren eta entzumenaren bidez barneratu ditzakegu, bideoak ikusiz eta hainbat ariketa eginez. Klasea ematerako garaian, ikasle bat arbel digitalaren aurrean egion liteke ariketak egiten eta beste ikasleak berari laguntzen. Aplikazioa, gaztelaniaz dago, beraz eragozpenak ikusi diezazkiokegu gure inguruan erabiltzeko. Ondo egongo litzateke horrelako aplikazio bat euskaraz egotea.

Gure iritziz, badu alderdi berritzaile bat, non, edukiak modu bisual egokian aurkezten diren. Bestalde, ordea, betiko jolasetan oinarritzen da eta azalpenak ere betikotasunetik gertu geratzen dira.

2011/09/29

Web 2.0 zerbitzuak: Argazkiak konpartitzea

Interneten argazkiak konpartitzea!

Interneten eskaintzen diren plataforma batzuk dira, non, jendeari argazkiak igotzeko, eraldatzeko eta konpartitzeko aukera ematen dioten.

Plataforma hauek hezkuntzan, beraien papera jokatzen dute. Bertan agertzen diren argazkiak erabil ditzakegu, esaterako: Azalpen baterako bideoak egiteko (Beste plataforma batzuk erabiliz), lanetarako argazkiak lortzeko, ikasleei gai bat azaltzerako orduan, adibideak jartzeko, gizartea ezagutzeko...
Bestalde, haurrek edo gazteek argazkiak igo ditzakete eta zerbitzari hauek eskaintzen dituzten aukera ezin hobeen bidez, argazkiak eraldatzen ikasi dezakete. Honek, artea eta bere mundua ezagutzeko balio dezake.

Gaur egun, indarrean dauden plataformak hauek dira:

Plataforma hauek erabiltzeko, lehenengo gauza egin behar dena izen ematea da,

Bideoa

Escuela 2.0:
  • Hezkuntzaren berrikuntza
  • Hezkuntza politikaren erdian kokatu.
  • Eskola 2.0: 
              + Gelak berritu eta innobatu (TIK)
              + Egokitzea: Ordenagailu eramangarriak.
              + Ikasgeletara teknologia berriak egokitzea.
              + Eduki digitalak sortu.
              + Irakasleak on-line formatzea.
              + Familiak, teknologia hauek erabiltzeko konpromisoa izatea.
              + Proiektuaren ebaluazioa.
              + Gela birtualak.
              + Proiektu subentzionatua.
              + Baliabideen dotazioa.(gelaren digitalizazioa)
              + Formakuntza erabilera pedagogikorako

Zer da Web 2.0?


WEB 2.0

Web2.0 jarrera bat da, ez teknologia bat. Web bidezko aplikazioak, web gune berriak sortu, foroetan parte hartu... alegia, gauzak erraztu dira.

Ezaugarriak:
  • Erabiltzaileak ez dauka zertan espertoa izan behar interneten.
  • Interneteko informazioa moldatzea daukazu.
  • Beste pertsonekin informazioa konpartitzea daukazu 
  •  

2011/09/27

Lankidetza ikaskuntza

Zer da lankidetza ikaskuntza?

 Helburu berdina duen talde bat osatzen duten lankideen artean irakaskuntza- ikaskuntza prozesu bat elkarrekin eraikitzea (batak bestearen hutsuneak betez).Lankidetza aurrera eramateko behar beharrezkoa da, konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa.Talde barnean, funtzio desberdinak daude, ondorioz, funtzio hauek banatu egin behar dira (rolak).

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?
  • Internet: Posta elektronikoa, informazio bilaketa egiteko zerbitzariak...
  • Ordenagailua eta ekipo lagungarriak
  • PDIa 
  • Ikusentzuneko aparailuak: Bideo eta argazki makinak, telebista, bideoak...
  • Mugikorrak
  • ebooka
  • Ofimatikako hainbat programa: Power point (aurkezpenetarako)...
  • pen driveak
  • Wikia: Informazioa eraikitzeko, eraldatzeko eta pilatzeko tokiak dira.
  • Sare sozialak (tuenti, facebook...), blogak, foroak...
  • Karpeta partekatuak
  • LMS (Learning Manager Sistem), gela birtualak...
  • Entziklopedia birtualak (wiki)
  • Bat bateko mezularitza (txatak...)
  • Egutegi partekatua
 Gauza bat da lankidetza aparailu hauek guztiak izatea, beste bat berriz, hauek erabiltzen jakitea... Gainera, lankidetza tresna hauek ere, ez dira behar beharrezkoak lankidetza emateko.

 LHen non erabili daiteke lankidetza ikaskuntza?

 Lankidetza berebizikoa dela iruditzen zaigu. Bai irakasleen artean koordinatzeko eta baita ikasleak beste modu batean ikasteko ere. Esaterako, ikasleak elkarrekin ikasteko, arloak beren artean koordinatzeko (ordenagailuen erabilera + matematika), proiektuak aurrera eramateko (antzerkiak, blogak...).