Páginas

2011/09/20

2.Ikaskuntza eszenatokia: Konpetentzia digitala

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruetan?

Definizioa eta IKTeak eskola testuinguruan:

IKTak informazioa bilatu, aztertu, eraldau eta komunikatzeko teknologia tresnak (PDI, ordenagailuak, telebista...) eta baliabideak (blogak, posta elektronikoa, foroak...) dira.

Eskola testuinguruan, IKTa edukiak irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan tresna eta baliabide lagungarriak izango dira, baina ez nahitaezkoak. Bestalde, ikastetxeko antolakuntza kudeatzeko (aktak, txostenak, haurren zerrendak...) oso erabilgarriak dira. Baita familiarekin edota gainontzeko irakasleekin komunikatzeko ere. Azkenik, IKTaren garrantzia gure gizarteari, informazioaren gizarteari, zor zaiola esan behar dugu.


2011/09/15

Teknofobia, teknofilia, imigrante teknologikoak eta natibo teknologikoak.

Lau kontzeptuak lotuz eginiko definizio laburra:

 Teknologien aurrean hainbat jarrera desberdin eduki ditzake pertsona batek. Horretan eragin handia du, pertsonaren inguruneak, esaterako, teknologien artean jaio den pertsona batek (natibo batek), teknofobia (teknologiarekiko beldurra) gutxiago izango du, imigrante batek (teknologiak beranduago ezagutu dituen pertsona batek) baino. Eta alderantziz, imigrante batek (orokorrean) teknofilia (teknologiekiko zaletasun) gutxiago erakutsiko du.

Multialfabetizazioa


Zer da multialfabetizazioa?

Alfabetizazio audiobisual (gauzak ikusi eta entzun ahal izatea), teknologiko (teknologien erabilpena) eta informazioaren bilaketarena (Nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu...) uztartzen dituen alfabetizazioa da.   Hiru alfabetizazio mota hauen lotura beharrezkoa da multialfabetizazioak zentzua izateko. Eta hiru alfabetizazio horietako bakoitzak indibidualki, ez du indarrik edo zeresanik izango.

  1. Ikusentzunezko alfabetizazioa:
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Kopetentzia digitala.
  • Proiektua.
 
      2. Alfabetizazio teknologikoa:
  • Web 2.0.
  • PDI (Arbel digitala)
  • Lankidetza (Ikastetxeen artean)
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Konpetentzia digitala.
 
      3. Informazio alfabetizazioa:
  • Informazio eraldaketa (Ofimatika)
  • IKTeak eta emozioak
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Konpetentzia digitala.
  • Proiektua.
  • IKTeak eta jakintza arloak.

2011/09/13

Konpetentzia digitala: Prestakuntza beharra


Konpetentzia digitalen inguruan, bideo bat ikusi ondoren, honako puntuak landu beharko genituzkeela iruditzen zaigu:
  •  Multialfabetizazioa.
  •  Lankidetza.
  •  Informazioa tratatu eta eraldatzea.(Ofimatika)
  •  Arbel digital interaktiboak (Elkarlana)
  •  Ikastetxe desberdinen arteko interakzioa. (PDI)
  •  Programen birziklapena.
  •  Eskola 2.0 / Ikasiz  
  •  IKTeak eta emozioak
  •  IKTeak eta jakintza arloak.



Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?


Gaur egun, bizi garen gizarte honetan beharrezkoa da teknologiak erabiltzen jakitea. Horretarako, irakasle batek oinarrizko formakuntza jaso behar duela iruditzen zaigu, bai berak aplikatzeko, baita ikasleei transmititzeko ere. Horrela, ikastetxeek prest eduki behar dituzte beharrezko material didaktiko zein teknologikoak. Esaterako, eskola 2.0k ekarpen handia egin du arlo honetan.


Baina, zein motatako formakuntza behar du irakasle batek? Alde batetik, hain garrantzitsua bilakatu den sarearen erabilera ezagutu beharko luke, hau da, internetarena. Internet ezinbestekoa egingo zaio, informazioa bilatzeko (bai berarentzat eta baita ikasleentzat ere), beste irakasleekin harremanetan jarri eta esperientziak konpartitzeko (emailak eta blogak) eta azken berrien jakitun egoteko.
Bestalde, ordenagailua ez da internet erabiltzeko bakarrik, beste hainbat programa ere badaude eta horien erabilpenaz jakitea beharrezkoa iruditzen zaigu. Programa horiek, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduak, nahiz, bere jardute pertsonalerako izan daitezke. Programa hauek, beste arloak lantzeko egokiak izan behar dute, lotura bat izateko eman beharreko edukiekin (ikasiz proiektua, esaterako). Nahiz eta, ordenagailuak barrutik ongi ezagutu, kanpotik ere ezagutu beharko luke irakasle batek, alegia, ordenagailu baten konfigurazio minimo bat jakin beharko luke, edozein arazori aurre egin ahal izateko.
Ordenagailuak alde batera utzita, berarekin datorren ekipoa (inprimagailua, proiektorea, eskanerra…) ere, ongi kontrolatu behar du gaurko irakasle batek. Gainera, teknologia hauek aldatzen doazenez, irakasleak etengabeko formakuntza izan behar du, horretarako, hitzaldiak edo ikastaroak egunean eramatea izango litzake egokiena.