Páginas

2011/09/13

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?


Gaur egun, bizi garen gizarte honetan beharrezkoa da teknologiak erabiltzen jakitea. Horretarako, irakasle batek oinarrizko formakuntza jaso behar duela iruditzen zaigu, bai berak aplikatzeko, baita ikasleei transmititzeko ere. Horrela, ikastetxeek prest eduki behar dituzte beharrezko material didaktiko zein teknologikoak. Esaterako, eskola 2.0k ekarpen handia egin du arlo honetan.


Baina, zein motatako formakuntza behar du irakasle batek? Alde batetik, hain garrantzitsua bilakatu den sarearen erabilera ezagutu beharko luke, hau da, internetarena. Internet ezinbestekoa egingo zaio, informazioa bilatzeko (bai berarentzat eta baita ikasleentzat ere), beste irakasleekin harremanetan jarri eta esperientziak konpartitzeko (emailak eta blogak) eta azken berrien jakitun egoteko.
Bestalde, ordenagailua ez da internet erabiltzeko bakarrik, beste hainbat programa ere badaude eta horien erabilpenaz jakitea beharrezkoa iruditzen zaigu. Programa horiek, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduak, nahiz, bere jardute pertsonalerako izan daitezke. Programa hauek, beste arloak lantzeko egokiak izan behar dute, lotura bat izateko eman beharreko edukiekin (ikasiz proiektua, esaterako). Nahiz eta, ordenagailuak barrutik ongi ezagutu, kanpotik ere ezagutu beharko luke irakasle batek, alegia, ordenagailu baten konfigurazio minimo bat jakin beharko luke, edozein arazori aurre egin ahal izateko.
Ordenagailuak alde batera utzita, berarekin datorren ekipoa (inprimagailua, proiektorea, eskanerra…) ere, ongi kontrolatu behar du gaurko irakasle batek. Gainera, teknologia hauek aldatzen doazenez, irakasleak etengabeko formakuntza izan behar du, horretarako, hitzaldiak edo ikastaroak egunean eramatea izango litzake egokiena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario