Páginas

2011/10/18

Egile tresnak

Zer dira?

 Aplikazio batzuk dira, non, norberak sorturiko ariketa interaktiboak edo unitate digital interaktiboak egiten laguntzen duten, alegia, baliabide digitalak. Normalean, baliabide hauek modu desberdinetan sortzen dira (modulotan osatzen dira), laburbilduz, erabat autonomoak dira. Honek, abantaila izugarria ematen digu, izan ere, pixkanaka pixkanaka egin ditzakegu egin beharreko proiektuak edota ariketak. Aplikazio hauek, hezkuntzan erabiltzeko zuzenduak daude eta beste irakasleek eginiko proiektu eta unitate didaktiko ugari daude eskuragarri. Aplikazioak elearningan bidez ere erabili daitezke (moodle).

Tresnen zerrenda:
  • JClic: Informatika aplikazio multzo bat da eta hezkuntzako ariketa desberdinak (denborapasak, testu ariketak, letra zopak...) egiteko balio du. Gainera, prozesu bat aurrera eramateko balio du eta Java moduan dago. Ariketak proiektuetan aurkezten dira. Espainian gehien erabiltzen den egile programa da. http://clic.xtec.cat/es/jclic/index.htm
  • Cuadernia: (Kuaderno digitalak)Eduki digitalak sortzeko tresna bat da. Aplikazio erraz, erabilgarri eta malgua da, non, unitate didaktiko elkarreragileak diseinatzeko balio duena ezagutza handirik eduki gabe. Gaztela Mantxako irakasleen elkarteak sorturikoa da. Ebaluatzeko aukera ematen du. http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/temas/cuadernia 
  • Hot Potatoes: (Ardoraren antzekoa da, naiz eta, grafikoki kalitate hobea izan) Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna bat da eta bost motatako ariketa interaktiboak sortzeko aukera ematen digu. Behin ariketak sortzen ditugunean HTML moduan azaltzen dira eta interneteko zerbitzari batera igo ditzakegu.http://hotpot.uvic.ca/
    • JBC: Aukera anitzeko ariketak
    •  JCLOZE: Hutsuneak betetzeko ariketak.
    • JCROSS: Gurutzegramak sortzeko.
    • JMATCH: Bikoteen eta ordenen ariketak sortzeko.
    • JMIX: Paragrafoak eta esaldiak eraikitzeko ariketak.
  • EDILIM: Formatu digitala duen liburua da non bertan, izaera informatikoa eta ariketa interaktiboak dituen orrialdeak gordetzen dituen. Flash egoeran dauden liburu hauek sortzeko, EDILIM programa erabiliko dugu orrialdeak modu erraz batean sortzeko aukera handiak ematen dituena. Orrialde horietan, testuak, irudiak, bideoak eta soinuak sartu daitezke. Errekurtso digital hau ikasleentzako oso erabilgarria eta erakargarria da, bertan, ikasleek egiten dituzten ariketen garapena kontrolatu eta ebaluatu dezakegu.http://www.educalim.com/cinicio.htm
  • Ardora: Aplikazio informatiko bat da, non, hainbat motatako ariketak sortzea ahalbideratzen digun (gurutzegramak, letra zopak, erlojuak...). Ebaluatzeko aukera ere badu. Aplikazio hauek HTML moduan sortzen dira eta hainbat hizkuntza erabiltzeko aukera ematen digute. http://webardora.net/
  • Constructor: Extremadurako hezkuntzako elkarte aholkularitzak sortutako plataforma bat da. Ikus-entzunezko material elkarreragileak sortu eta kudeatzen ditu ikaskuntza prozesuaren ebaluazioaren jarraipena egiteko. http://constructor.educarex.es/
  • eXeLearning: (Auckland University or Technology y Tairawhiti). Eduki didaktikoak diseinatu, garatu eta editatzeko programa bat da eta aukera ematen du hainbat plataformekin lan egiteko. http://exelearning.org/wiki
  • Lams: Lankidetza ikaskuntzarako ariketak sortzen, kudeatzen eta zabaltzen dituen tresna bat da. http://www.lamsfoundation.org/ 
  • Maltez: Unitate digitalak sortzeko langailu bat da. Hezkuntzan lantzeko baliagarria den egile tresna da. 
Oinarrizko egile tresnak:
  • PHPWebQuest: Antoni Tempranok garatutako softwarea da. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagokikoa. Bertan, webquest motako ariketak sortu daitezke programazioari buruzko ezagutzarik izan gabe. Finean PHP hizkuntza modu erraz batean erabiltzen du, horrela, programatzen jakin gabe erabili dezakegu. (oinarrizko egile tresna) http://phpwebquest.org/?page_id=14
  • Word eta Power Point 
Egile tresna aurreratuak:
  • Squeak: Egilearen tresna bat da eta programazioari buruzko ideiarik jakin gabe ikus- entzunezko edukiak garatzen dituena. Bertan, testu, bideo, musika edo 3D eta 2D moduko grafikoak dituzten unitate didaktikoak txertatzea ahalbideratzen digu. http://squeak.educarex.es/Squeakpolis/5 
Bibliografia:
http://www.cuadernointercultural.com/tic-tools/herramientas-de-autor-y-aplicaciones-gratuitas/
http://www.escuelatic.es/herramientas-de-autor/



                  

2011/10/11

Energia Iturriak

http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2009/fuentes_energia/index.html

Energia iturriei buruzko aplikazioa aukeratu dugu, bertan, bi modutan aurkezten da aplikazioa, flash edo html moduan, honekin batera edukiak era bisual eta interaktiboan aurkezten ditu. Aplikazio hau, hirugarren zikloko ingurune arlora bideratuta dago, bereziki energia iturrien gaia lantzen ari diren momenturako. Ikasleak, azalpen asko ditu eskuragarri, testu, irudi eta ahots bidezkoak, aldi berean, ariketen ebazpena, banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Aplikazio hau erabiltzeak, hainbat ekarpen ekar ditzake. Ikasgelan landutako edukiak, ikusmenaren eta entzumenaren bidez barneratu ditzakegu, bideoak ikusiz eta hainbat ariketa eginez. Klasea ematerako garaian, ikasle bat arbel digitalaren aurrean egion liteke ariketak egiten eta beste ikasleak berari laguntzen. Aplikazioa, gaztelaniaz dago, beraz eragozpenak ikusi diezazkiokegu gure inguruan erabiltzeko. Ondo egongo litzateke horrelako aplikazio bat euskaraz egotea.

Gure iritziz, badu alderdi berritzaile bat, non, edukiak modu bisual egokian aurkezten diren. Bestalde, ordea, betiko jolasetan oinarritzen da eta azalpenak ere betikotasunetik gertu geratzen dira.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKTeekin diseinatzea


  • Informazioa bilatzeko.(Denetik)
    • Hiztegi eta entziklopedi birtualak. (Denetik)
    • Egunkariak egunera egoteko. (Denetik)
  • Matematikak landu jolas interaktiboak erabiliz.
  • Ipuinak kontatzeko eta lantzeko.(Hizkuntza)
  • Plastika lantzeko: Arbel digitala erabiliz marraztu, argazkiak jaitsi collageak egiteko, arte modernoa ikusteko...
  • Bideoak, argazki kamerak, grabagailuak... erabili hainbat gai lantzeko.(Hizkuntza, ingurunea, plastika, musika, gorputz hezkuntza...)
  • Gelako irratsaioa.(Hizkuntza)
  • Bloga, asteko egunkari gisa.(Denetik pixka bat)
  • Mapa kontzeptualak egiteko.(Denetik)
  • Geografia ikasteko eta irteerak antolatzeko mapa birtualen bidez.(Ingurunea)
  • Ortografia zaintzeko (testu prozesatzaileak erabili ikaslea bere akatsen jabe egiteko).
  • Beste hizkuntza bat erabiltzen duten adin bereko ikasleekin komunikatzeko (korreoak, skype…) (Hizkuntzak lantzeko erabilgarria izan daiteke).
  • Denbora lerroak egin aplikazioak erabiliz. (Gizarte edo ingurune).
  • Kontzeptuak arbel digitalak erabiliz landu.