Páginas

2011/10/11

Energia Iturriak

http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2009/fuentes_energia/index.html

Energia iturriei buruzko aplikazioa aukeratu dugu, bertan, bi modutan aurkezten da aplikazioa, flash edo html moduan, honekin batera edukiak era bisual eta interaktiboan aurkezten ditu. Aplikazio hau, hirugarren zikloko ingurune arlora bideratuta dago, bereziki energia iturrien gaia lantzen ari diren momenturako. Ikasleak, azalpen asko ditu eskuragarri, testu, irudi eta ahots bidezkoak, aldi berean, ariketen ebazpena, banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Aplikazio hau erabiltzeak, hainbat ekarpen ekar ditzake. Ikasgelan landutako edukiak, ikusmenaren eta entzumenaren bidez barneratu ditzakegu, bideoak ikusiz eta hainbat ariketa eginez. Klasea ematerako garaian, ikasle bat arbel digitalaren aurrean egion liteke ariketak egiten eta beste ikasleak berari laguntzen. Aplikazioa, gaztelaniaz dago, beraz eragozpenak ikusi diezazkiokegu gure inguruan erabiltzeko. Ondo egongo litzateke horrelako aplikazio bat euskaraz egotea.

Gure iritziz, badu alderdi berritzaile bat, non, edukiak modu bisual egokian aurkezten diren. Bestalde, ordea, betiko jolasetan oinarritzen da eta azalpenak ere betikotasunetik gertu geratzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario