Aplikazio batzuk dira, non, norberak sorturiko ariketa interaktiboak edo unitate digital interaktiboak egiten laguntzen duten, alegia, baliabide digitalak. Normalean, baliabide hauek modu desberdinetan sortzen dira (modulotan osatzen dira), laburbilduz, erabat autonomoak dira. Honek, abantaila izugarria ematen digu, izan ere, pixkanaka pixkanaka egin ditzakegu egin beharreko proiektuak edota ariketak. Aplikazio hauek, hezkuntzan erabiltzeko zuzenduak daude eta beste irakasleek eginiko proiektu eta unitate didaktiko ugari daude eskuragarri. Aplikazioak elearningan bidez ere erabili daitezke (moodle).
Tresnen zerrenda:
- JClic: Informatika aplikazio multzo bat da eta hezkuntzako ariketa desberdinak (denborapasak, testu ariketak, letra zopak...) egiteko balio du. Gainera, prozesu bat aurrera eramateko balio du eta Java moduan dago. Ariketak proiektuetan aurkezten dira. Espainian gehien erabiltzen den egile programa da. http://clic.xtec.cat/es/jclic/index.htm
- Cuadernia: (Kuaderno digitalak)Eduki digitalak sortzeko tresna bat da. Aplikazio erraz, erabilgarri eta malgua da, non, unitate didaktiko elkarreragileak diseinatzeko balio duena ezagutza handirik eduki gabe. Gaztela Mantxako irakasleen elkarteak sorturikoa da. Ebaluatzeko aukera ematen du. http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/temas/cuadernia
- Hot Potatoes: (Ardoraren antzekoa da, naiz eta, grafikoki kalitate hobea izan) Gazteizko unibertsitateak garatutako tresna bat da eta bost motatako ariketa interaktiboak sortzeko aukera ematen digu. Behin ariketak sortzen ditugunean HTML moduan azaltzen dira eta interneteko zerbitzari batera igo ditzakegu.http://hotpot.uvic.ca/
- JBC: Aukera anitzeko ariketak
- JCLOZE: Hutsuneak betetzeko ariketak.
- JCROSS: Gurutzegramak sortzeko.
- JMATCH: Bikoteen eta ordenen ariketak sortzeko.
- JMIX: Paragrafoak eta esaldiak eraikitzeko ariketak.
- EDILIM: Formatu digitala duen liburua da non bertan, izaera informatikoa eta ariketa interaktiboak dituen orrialdeak gordetzen dituen. Flash egoeran dauden liburu hauek sortzeko, EDILIM programa erabiliko dugu orrialdeak modu erraz batean sortzeko aukera handiak ematen dituena. Orrialde horietan, testuak, irudiak, bideoak eta soinuak sartu daitezke. Errekurtso digital hau ikasleentzako oso erabilgarria eta erakargarria da, bertan, ikasleek egiten dituzten ariketen garapena kontrolatu eta ebaluatu dezakegu.http://www.educalim.com/cinicio.htm
- Ardora: Aplikazio informatiko bat da, non, hainbat motatako ariketak sortzea ahalbideratzen digun (gurutzegramak, letra zopak, erlojuak...). Ebaluatzeko aukera ere badu. Aplikazio hauek HTML moduan sortzen dira eta hainbat hizkuntza erabiltzeko aukera ematen digute. http://webardora.net/
- Constructor: Extremadurako hezkuntzako elkarte aholkularitzak sortutako plataforma bat da. Ikus-entzunezko material elkarreragileak sortu eta kudeatzen ditu ikaskuntza prozesuaren ebaluazioaren jarraipena egiteko. http://constructor.educarex.es/
- eXeLearning: (Auckland University or Technology y Tairawhiti). Eduki didaktikoak diseinatu, garatu eta editatzeko programa bat da eta aukera ematen du hainbat plataformekin lan egiteko. http://exelearning.org/wiki
- Lams: Lankidetza ikaskuntzarako ariketak sortzen, kudeatzen eta zabaltzen dituen tresna bat da. http://www.lamsfoundation.org/
- Maltez: Unitate digitalak sortzeko langailu bat da. Hezkuntzan lantzeko baliagarria den egile tresna da.
- PHPWebQuest: Antoni Tempranok garatutako softwarea da. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagokikoa. Bertan, webquest motako ariketak sortu daitezke programazioari buruzko ezagutzarik izan gabe. Finean PHP hizkuntza modu erraz batean erabiltzen du, horrela, programatzen jakin gabe erabili dezakegu. (oinarrizko egile tresna) http://phpwebquest.org/?page_id=14
- Word eta Power Point
- Squeak: Egilearen tresna bat da eta programazioari buruzko ideiarik jakin gabe ikus- entzunezko edukiak garatzen dituena. Bertan, testu, bideo, musika edo 3D eta 2D moduko grafikoak dituzten unitate didaktikoak txertatzea ahalbideratzen digu. http://squeak.educarex.es/Squeakpolis/5
http://www.cuadernointercultural.com/tic-tools/herramientas-de-autor-y-aplicaciones-gratuitas/
http://www.escuelatic.es/herramientas-de-autor/
Kaixo Piratak!
ResponderEliminar