Páginas

2011/09/29

Web 2.0 zerbitzuak: Argazkiak konpartitzea

Interneten argazkiak konpartitzea!

Interneten eskaintzen diren plataforma batzuk dira, non, jendeari argazkiak igotzeko, eraldatzeko eta konpartitzeko aukera ematen dioten.

Plataforma hauek hezkuntzan, beraien papera jokatzen dute. Bertan agertzen diren argazkiak erabil ditzakegu, esaterako: Azalpen baterako bideoak egiteko (Beste plataforma batzuk erabiliz), lanetarako argazkiak lortzeko, ikasleei gai bat azaltzerako orduan, adibideak jartzeko, gizartea ezagutzeko...
Bestalde, haurrek edo gazteek argazkiak igo ditzakete eta zerbitzari hauek eskaintzen dituzten aukera ezin hobeen bidez, argazkiak eraldatzen ikasi dezakete. Honek, artea eta bere mundua ezagutzeko balio dezake.

Gaur egun, indarrean dauden plataformak hauek dira:

Plataforma hauek erabiltzeko, lehenengo gauza egin behar dena izen ematea da,

Bideoa

Escuela 2.0:
  • Hezkuntzaren berrikuntza
  • Hezkuntza politikaren erdian kokatu.
  • Eskola 2.0: 
              + Gelak berritu eta innobatu (TIK)
              + Egokitzea: Ordenagailu eramangarriak.
              + Ikasgeletara teknologia berriak egokitzea.
              + Eduki digitalak sortu.
              + Irakasleak on-line formatzea.
              + Familiak, teknologia hauek erabiltzeko konpromisoa izatea.
              + Proiektuaren ebaluazioa.
              + Gela birtualak.
              + Proiektu subentzionatua.
              + Baliabideen dotazioa.(gelaren digitalizazioa)
              + Formakuntza erabilera pedagogikorako

No molestes mamá, estoy aprendiendo.

Redes-eko bideoa:




Laburpena eta ondorioak:

 Gaur egungo haurrak guztiz desberdinak dira. Horregatik, hezkuntza eta trebetasun desberdinak garatu behar dituzte lan mundu berrirako. Haurrak eta helduak interes desberdinak dituzte. Bideojokoak ez dira iturri batzuk dioten bezain kaltegarriak, badituzte onura desberdinak:
  • Bideojokoak erabakiak hartzera behartzen zaitu.
  • Bideojokoak indibidualak izan dira denbora askoan, gaur egun baina, edozeinekin jolas dezakezu.
  • Bideojokoak ebatzi beharreko problemak dira.
 Bideo honetan, natibo eta immigrante digitalei buruzko aipamenak ere egiten ditu. Bidejokoekiko jarrera negatiboa izan ohi dute immigrante digitalek. Izan ere, bideojokoak problema gisa ikusten dituzte (isolamendu gisa, denbora galtze gisa...). Kontuan izan behar dute, esperientzia desberdinak trebezia desberdina dakarrela berekin. Gaur, esaterako, haurrek gauza bat baino gehiago egin dezakete batera ordenagailuekin (telebista ikusten duten bitartean, esaterako).

 Gaurko haurrek "deficit de atención" dutela diote, bestalde, haurrak nahi dutena soilik entzungo dute. Zerbait jasangaitza azaltzen badiegu, beste aldera begiratuko dute. Horregatik, gustuko duten modura irakatsi behar zaie.

 Gizartea aldatzen doala eta aldatzen joango dela gauza argia da. Gure ikasleak ez ditugu gaurko gizartera begira soilik hezi behar, biharkoari begira ere bai.

Zer da Web 2.0?


WEB 2.0

Web2.0 jarrera bat da, ez teknologia bat. Web bidezko aplikazioak, web gune berriak sortu, foroetan parte hartu... alegia, gauzak erraztu dira.

Ezaugarriak:
  • Erabiltzaileak ez dauka zertan espertoa izan behar interneten.
  • Interneteko informazioa moldatzea daukazu.
  • Beste pertsonekin informazioa konpartitzea daukazu 
  •  

2011/09/27

"Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la información en la Escuela" Testuaren laburpena


Europa
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE)
(1994) Bangeman Informea: Industrializazio gizartetik, informazioaren gizartera.
(2000)Info XXI: Espainian internetaren atzerapena bultzatzeko.
(1999) Iniciativa 2000tres: Europako eredua jarraituz, azpiegiturak eta errekurtso teknologikoak eskola eremura zabaltzea.
(1996) La Vanguaria de la comunicación: Hezkuntzaren aldaketaren beharra.
(2003) Comisión Soto: Adituen talde batek, informatika geletara eramatea proposatzen du.
(2000) Plan premia 1:Azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak ematea eskolei.
Plan premia 2: Plan premia bateko azpiegiturak eta baliabideak hobetzea. Ikastaroak.
(1999) Estrategia de Lisboa: Europari begira.
(2004) Educación.es: Internet eskolan.
(2002) PESI: Azpiegiturak eta errekurtsoa ematea ikastetxeei eta irakaslea prestatzea (formakuntza)
(2000) eEurope  : Garai digitala eta komunikazio digitala (interneterako sarbidea) sustatu.
(2005)Avanz@: Etxeetan ordenagailuak jartzera behartzea.
(2007) Dekretua 175/2007: Konpetentzia digitalaren eta LOE-ren eraldaketa EAE-n.
(2000) Elearning e Contenidos: Interneten erabilera sustatu hezkuntzan  (ikastaroak egitea on-line) eta edukiak konkretatzea.
(2006) LOE: Konpetentzia digitala, baliabideak eta formakuntza.
(2010) PESI 2: Ordenagailuei etekinak ateratzea.
(2005) Iniciativa 2010:Aurreko Iniziatibaren antzekoa, baina, formakuntza teknologiakoa IKT-en inguruan.
(2009) Avanz@ 2: Diru gutxiago zegoen, bera. Buruarekin pentsatu behar zuten, Agrega proiektua.
(2010) Modelo de Madurez tecnológica del centro educativo:  Ikastetxeei ordenagailuak edukitzeagatik eta erabiltzeagatik  dirua emango zaie.

(2010) Escuela 2.0: Ikasle bakoitzak ordenagailu bat.
(2009) Premia 3: Beharraren arabera emango dira baliabideak.


(2010)Garatu plana: Formakuntza plan bat da, IKT-ei zuzendua.


(2010) Eskola 2.0: Ikasle bakoitzak ordenagailu bat.

Lankidetza ikaskuntza

Zer da lankidetza ikaskuntza?

 Helburu berdina duen talde bat osatzen duten lankideen artean irakaskuntza- ikaskuntza prozesu bat elkarrekin eraikitzea (batak bestearen hutsuneak betez).Lankidetza aurrera eramateko behar beharrezkoa da, konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa.Talde barnean, funtzio desberdinak daude, ondorioz, funtzio hauek banatu egin behar dira (rolak).

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?
  • Internet: Posta elektronikoa, informazio bilaketa egiteko zerbitzariak...
  • Ordenagailua eta ekipo lagungarriak
  • PDIa 
  • Ikusentzuneko aparailuak: Bideo eta argazki makinak, telebista, bideoak...
  • Mugikorrak
  • ebooka
  • Ofimatikako hainbat programa: Power point (aurkezpenetarako)...
  • pen driveak
  • Wikia: Informazioa eraikitzeko, eraldatzeko eta pilatzeko tokiak dira.
  • Sare sozialak (tuenti, facebook...), blogak, foroak...
  • Karpeta partekatuak
  • LMS (Learning Manager Sistem), gela birtualak...
  • Entziklopedia birtualak (wiki)
  • Bat bateko mezularitza (txatak...)
  • Egutegi partekatua
 Gauza bat da lankidetza aparailu hauek guztiak izatea, beste bat berriz, hauek erabiltzen jakitea... Gainera, lankidetza tresna hauek ere, ez dira behar beharrezkoak lankidetza emateko.

 LHen non erabili daiteke lankidetza ikaskuntza?

 Lankidetza berebizikoa dela iruditzen zaigu. Bai irakasleen artean koordinatzeko eta baita ikasleak beste modu batean ikasteko ere. Esaterako, ikasleak elkarrekin ikasteko, arloak beren artean koordinatzeko (ordenagailuen erabilera + matematika), proiektuak aurrera eramateko (antzerkiak, blogak...).


2011/09/22

Lanbide arloko kudeaketa eta garapena


Zer ikasi dugu orain arte?


      Ondorioak:

      Argi dugu, gaurko curriculumean konpetentzia digitalak bere lekua hartzen duela. Geure buruari galdetu diogu ea zer den konpetentzia hori eta nola helaraziko diegun haurrei. Horretarako, gu geuk (irakasleok) ere, prestakuntza jakin bat jaso behar dugu. Baina, nondik nora bideratuko da prestakuntza hori?

      Mundu digitala oso zabala denez gero, eremu desberdinetako prestakuntza beharrezkoa iruditzen zaigu. Eremu hauetan; Alfabetizazio teknologikoa, ikus- entzunezko alfabetizazioa eta informazio alfabetizazioa beharrezkoak direla deritzogu, hau da, multialfabetizaturik egon beharko genukeela. Gaur egungo gizarte hau, informazioaren gizartea dela ikusten da. Izan ere, informazio asko dago eta modu desordenatuan egon ere. Hori dela medio, informazio honen hautaketa eta moldaketa egokiak erabiltzen jakitea beharrezkoa da (informaziozko alfabetizazioa). Bestalde, ikus entzunezko medioekiko gero eta menpekoagoa da gizartea, hori dela eta, teknologien kontsumoan kritikoa izatea eskatzen zaio irakasle bati (ikus- entzunezko alfabetizazioa). Azkenik, teknologia hauek maneiatzen ikasi behar dugula iruditzen zaigu (alfabetizazio teknologikoa), edozein arazori edo berrikuntzei aurre egin ahal izateko. Hiru eremu hauen arteko erlazioa beharrezkoa da prestakuntza oso bat jasotzeko, multialfabetizatzeko.

      Prestakuntza honen aurrean, jarrera desberdinak har ditzake irakasle batek. Gaurko irakasle gehienak immigrante digitalak dira eta ikasle natibo digitalen aurrean aurkitzen dira. Ondorioz, irakasleek hainbat motatako erreakzioak izan ditzakete, besteak beste, erreakzio teknofobikoak (teknologiarekiko fobia edo beldurra) eta teknofilikoak (teknologiarekiko interesa eta menpekotasuna).

      Hasiera batean esan bezala, nola irakatsi behar zaie teknologia digitala gaurko haurrei? Teknologia digitala praktikatuz edo erabiliz barneratzen dela argi gelditu zaigu. Hori dela eta, klaseen edota ikastorduen antolakuntzak, erabat praktikara bideraturik egon beharko du. Baina ezin ahaztu, gure ardura nagusienetako biharko hiritarrak sortzea dela eta informazioaren gizarte honetan, hiritar digital izaten irakatsi behar diegu. Alegia, beren kabuz ikasten ikasi behar dute, betiere kritikoak eta aldi berean etikoak izanez.


     

    TEKNOGRAFIA:Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?



    Egungo gizartearen ezaugarriak

    Informazioaren gizartea:
    • Informazio ugari modu desordenatuan eta guztiz eskuragarri.
    • Informazioa kodifikatzeko modu desberdinak daude (mxu1, emotikonoak..)
    • Sare sozial gehiago daude.
    • Sistema binarioa eta teknologia digitalak dira nagusi.
    • Globalizazioa (unifomizazioaren galera)
    • Gizarte automatizatua eta esku langile gutxiagoren beharra (zenbait arlotan).
    • Pribatizitate falta.
    • Aurrez aurreko komunikazioaren galera.

    2011/09/20

    TEKNOGRAFIA EGITEKO GIDOIA


    Zenbakiak
    Argazkiaren deskripzioa
    Testua
    1
    Klarionazko arbel bat/ pdi
    Klariona, arkatz digitalengatik
    2
    Tetris/Gameboy/nintendo ds
    Handiak etatxuri beltzekoak izatetik, koloretsuak eta ukigarriak izatera
    3
    Idazmakina/ordenagailua
    Alfabetizazio teknologikoa:traketsak eta zuzen ezina, erosotasuna eskura
    4
    Karretezko argazki kamara/Kamara digitala
    30 argazki izatetik, milaka izatera eta gainera eraldagarriak
    5
    Vhs/dvd
    Ikusentzunezko alfabetizazioa:trabatzen diren tresnetatik kalitate onenera
    6
    Mp3/walkman (kasetak)
    Musikaz odu 1 disfrutatzetik 8 ordura
    7
    Proiektorea/transparentziak
    Kolore eta mugimendu eza genuen eta bapatean…
    8
    Ebook/liburu akademikoak
    Aukera gutxi edukitzetik miloika aukera edukitzera
    9
    Internet/entziklopediak, egunkariak…
    Informaziozko alfabetizazioa:liburu aldaezinak, azkenengo informaziorik berrinarengatik
    10
    Eskola 2.0
    Eskoletako azken berrikuntza…
    11
    Ume batzuk etorkizuna islatzen
    Presta gaitezen etorkizuna badator eta
    12
    Eskutitzak posta bidez/emailak, blog-ak, foroak
    Postariaren zain egon beharrean klik egin eta listo

    2.Ikaskuntza eszenatokia: Konpetentzia digitala

    Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruetan?

    Definizioa eta IKTeak eskola testuinguruan:

    IKTak informazioa bilatu, aztertu, eraldau eta komunikatzeko teknologia tresnak (PDI, ordenagailuak, telebista...) eta baliabideak (blogak, posta elektronikoa, foroak...) dira.

    Eskola testuinguruan, IKTa edukiak irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan tresna eta baliabide lagungarriak izango dira, baina ez nahitaezkoak. Bestalde, ikastetxeko antolakuntza kudeatzeko (aktak, txostenak, haurren zerrendak...) oso erabilgarriak dira. Baita familiarekin edota gainontzeko irakasleekin komunikatzeko ere. Azkenik, IKTaren garrantzia gure gizarteari, informazioaren gizarteari, zor zaiola esan behar dugu.


    2011/09/15

    Teknofobia, teknofilia, imigrante teknologikoak eta natibo teknologikoak.

    Lau kontzeptuak lotuz eginiko definizio laburra:

     Teknologien aurrean hainbat jarrera desberdin eduki ditzake pertsona batek. Horretan eragin handia du, pertsonaren inguruneak, esaterako, teknologien artean jaio den pertsona batek (natibo batek), teknofobia (teknologiarekiko beldurra) gutxiago izango du, imigrante batek (teknologiak beranduago ezagutu dituen pertsona batek) baino. Eta alderantziz, imigrante batek (orokorrean) teknofilia (teknologiekiko zaletasun) gutxiago erakutsiko du.

    Multialfabetizazioa


    Zer da multialfabetizazioa?

    Alfabetizazio audiobisual (gauzak ikusi eta entzun ahal izatea), teknologiko (teknologien erabilpena) eta informazioaren bilaketarena (Nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu...) uztartzen dituen alfabetizazioa da.   Hiru alfabetizazio mota hauen lotura beharrezkoa da multialfabetizazioak zentzua izateko. Eta hiru alfabetizazio horietako bakoitzak indibidualki, ez du indarrik edo zeresanik izango.

    1. Ikusentzunezko alfabetizazioa:
    • Ezagutzaren gizartea.
    • Kopetentzia digitala.
    • Proiektua.
     
          2. Alfabetizazio teknologikoa:
    • Web 2.0.
    • PDI (Arbel digitala)
    • Lankidetza (Ikastetxeen artean)
    • Ezagutzaren gizartea.
    • Konpetentzia digitala.
     
          3. Informazio alfabetizazioa:
    • Informazio eraldaketa (Ofimatika)
    • IKTeak eta emozioak
    • Ezagutzaren gizartea.
    • Konpetentzia digitala.
    • Proiektua.
    • IKTeak eta jakintza arloak.

    2011/09/13

    Konpetentzia digitala: Prestakuntza beharra


    Konpetentzia digitalen inguruan, bideo bat ikusi ondoren, honako puntuak landu beharko genituzkeela iruditzen zaigu:
    •  Multialfabetizazioa.
    •  Lankidetza.
    •  Informazioa tratatu eta eraldatzea.(Ofimatika)
    •  Arbel digital interaktiboak (Elkarlana)
    •  Ikastetxe desberdinen arteko interakzioa. (PDI)
    •  Programen birziklapena.
    •  Eskola 2.0 / Ikasiz  
    •  IKTeak eta emozioak
    •  IKTeak eta jakintza arloak.



    Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?


    Gaur egun, bizi garen gizarte honetan beharrezkoa da teknologiak erabiltzen jakitea. Horretarako, irakasle batek oinarrizko formakuntza jaso behar duela iruditzen zaigu, bai berak aplikatzeko, baita ikasleei transmititzeko ere. Horrela, ikastetxeek prest eduki behar dituzte beharrezko material didaktiko zein teknologikoak. Esaterako, eskola 2.0k ekarpen handia egin du arlo honetan.


    Baina, zein motatako formakuntza behar du irakasle batek? Alde batetik, hain garrantzitsua bilakatu den sarearen erabilera ezagutu beharko luke, hau da, internetarena. Internet ezinbestekoa egingo zaio, informazioa bilatzeko (bai berarentzat eta baita ikasleentzat ere), beste irakasleekin harremanetan jarri eta esperientziak konpartitzeko (emailak eta blogak) eta azken berrien jakitun egoteko.
    Bestalde, ordenagailua ez da internet erabiltzeko bakarrik, beste hainbat programa ere badaude eta horien erabilpenaz jakitea beharrezkoa iruditzen zaigu. Programa horiek, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduak, nahiz, bere jardute pertsonalerako izan daitezke. Programa hauek, beste arloak lantzeko egokiak izan behar dute, lotura bat izateko eman beharreko edukiekin (ikasiz proiektua, esaterako). Nahiz eta, ordenagailuak barrutik ongi ezagutu, kanpotik ere ezagutu beharko luke irakasle batek, alegia, ordenagailu baten konfigurazio minimo bat jakin beharko luke, edozein arazori aurre egin ahal izateko.
    Ordenagailuak alde batera utzita, berarekin datorren ekipoa (inprimagailua, proiektorea, eskanerra…) ere, ongi kontrolatu behar du gaurko irakasle batek. Gainera, teknologia hauek aldatzen doazenez, irakasleak etengabeko formakuntza izan behar du, horretarako, hitzaldiak edo ikastaroak egunean eramatea izango litzake egokiena.