Páginas

2011/09/29

No molestes mamá, estoy aprendiendo.

Redes-eko bideoa:




Laburpena eta ondorioak:

 Gaur egungo haurrak guztiz desberdinak dira. Horregatik, hezkuntza eta trebetasun desberdinak garatu behar dituzte lan mundu berrirako. Haurrak eta helduak interes desberdinak dituzte. Bideojokoak ez dira iturri batzuk dioten bezain kaltegarriak, badituzte onura desberdinak:
  • Bideojokoak erabakiak hartzera behartzen zaitu.
  • Bideojokoak indibidualak izan dira denbora askoan, gaur egun baina, edozeinekin jolas dezakezu.
  • Bideojokoak ebatzi beharreko problemak dira.
 Bideo honetan, natibo eta immigrante digitalei buruzko aipamenak ere egiten ditu. Bidejokoekiko jarrera negatiboa izan ohi dute immigrante digitalek. Izan ere, bideojokoak problema gisa ikusten dituzte (isolamendu gisa, denbora galtze gisa...). Kontuan izan behar dute, esperientzia desberdinak trebezia desberdina dakarrela berekin. Gaur, esaterako, haurrek gauza bat baino gehiago egin dezakete batera ordenagailuekin (telebista ikusten duten bitartean, esaterako).

 Gaurko haurrek "deficit de atención" dutela diote, bestalde, haurrak nahi dutena soilik entzungo dute. Zerbait jasangaitza azaltzen badiegu, beste aldera begiratuko dute. Horregatik, gustuko duten modura irakatsi behar zaie.

 Gizartea aldatzen doala eta aldatzen joango dela gauza argia da. Gure ikasleak ez ditugu gaurko gizartera begira soilik hezi behar, biharkoari begira ere bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario