Ondorioak:
Argi dugu, gaurko curriculumean konpetentzia digitalak bere lekua hartzen duela. Geure buruari galdetu diogu ea zer den konpetentzia hori eta nola helaraziko diegun haurrei. Horretarako, gu geuk (irakasleok) ere, prestakuntza jakin bat jaso behar dugu. Baina, nondik nora bideratuko da prestakuntza hori?
Mundu digitala oso zabala denez gero, eremu desberdinetako prestakuntza beharrezkoa iruditzen zaigu. Eremu hauetan; Alfabetizazio teknologikoa, ikus- entzunezko alfabetizazioa eta informazio alfabetizazioa beharrezkoak direla deritzogu, hau da, multialfabetizaturik egon beharko genukeela. Gaur egungo gizarte hau, informazioaren gizartea dela ikusten da. Izan ere, informazio asko dago eta modu desordenatuan egon ere. Hori dela medio, informazio honen hautaketa eta moldaketa egokiak erabiltzen jakitea beharrezkoa da (informaziozko alfabetizazioa). Bestalde, ikus entzunezko medioekiko gero eta menpekoagoa da gizartea, hori dela eta, teknologien kontsumoan kritikoa izatea eskatzen zaio irakasle bati (ikus- entzunezko alfabetizazioa). Azkenik, teknologia hauek maneiatzen ikasi behar dugula iruditzen zaigu (alfabetizazio teknologikoa), edozein arazori edo berrikuntzei aurre egin ahal izateko. Hiru eremu hauen arteko erlazioa beharrezkoa da prestakuntza oso bat jasotzeko, multialfabetizatzeko.
Prestakuntza honen aurrean, jarrera desberdinak har ditzake irakasle batek. Gaurko irakasle gehienak immigrante digitalak dira eta ikasle natibo digitalen aurrean aurkitzen dira. Ondorioz, irakasleek hainbat motatako erreakzioak izan ditzakete, besteak beste, erreakzio teknofobikoak (teknologiarekiko fobia edo beldurra) eta teknofilikoak (teknologiarekiko interesa eta menpekotasuna).
Hasiera batean esan bezala, nola irakatsi behar zaie teknologia digitala gaurko haurrei? Teknologia digitala praktikatuz edo erabiliz barneratzen dela argi gelditu zaigu. Hori dela eta, klaseen edota ikastorduen antolakuntzak, erabat praktikara bideraturik egon beharko du. Baina ezin ahaztu, gure ardura nagusienetako biharko hiritarrak sortzea dela eta informazioaren gizarte honetan, hiritar digital izaten irakatsi behar diegu. Alegia, beren kabuz ikasten ikasi behar dute, betiere kritikoak eta aldi berean etikoak izanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario